XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) mahatsondo malguaren azpian; Phyllisek lore koroak bilduko lizkidake, Amyntasek abestu egingo lidake.

Hemen iturri izoztuak, hemen zelai biguinak, Lycoris, hemen oihana; hemen zahartzeaz beraz ahituko nintzateke zurekin batera.

Orain, amodio zentzugabe batek gezien erdian eta etsai aurkarien artean nauka Marte gogorraren armetan: zuk, sorterritik urruti bada ere sinesterik ez banu!, bakarrik, ai gogorrori! ni gabe, alpear elurrak eta Rhenoko hotzak ikusten dituzu.

Ai! hotzek ez diezazutela minik eman! Ai! izotz zakarrak ez diezazkizula oin azpi leunak ebaki!

Joan egingo naiz, eta chalcistat bertsotan atonduta dauzkadan kantuak joko ditut artzain siciliarraren txirulaz.

Erabakia dut nahiago izatea basoetan, piztien zuloen artean, sofritzea eta arbola samurretan nire amodioak idaztea; haziko dira haiek, haziko zarete, amodiook.

Bitartean, ninfekin nahasia, Menaloak ibiliko ditut edo basurde zakarrak ehizatuko ditut; inongo hotzek ez didate galaraziko baso parthenioarrak zakurrekin inguratzea.

Ja ari naiz neure burua ikusten haitz eta oihan zaratatsuetatik ibiltzen; laket zait parthiar uztaiaz cydondar geziak jaurtikitzea, hau gure grinaren sendagaia balitz bezala edo jainko hark gizonen gaitzekin beratzen ikas balezake bezala.